Badira egunean zehar konturatu gabe egiten ditugun zenbait mugimendu edo jarrerak, gure bizkarrezurrarentzat kaltegarriak direnak. Hona hemen adibide batzuk:
Lisakina edo plantxa erabiltzerakoan saiatu bizkarra zuzen mantentzen.
Gerrialdea lasaitzeko jarri ezazu oin bat euskarri baten gainean.
Lurra garbitzeko edo lurrean lan egiteko jarri belauna bat lurrean finkatuta.
Eskuak garbitzerakoan bizkarra zuzen mantendu eta belaunak zertxobait makurtu.
Erosketak garraiatzerakoan saiatu pisua bi eskuetan banatzen.
Pisu bat altxatzeko belaunak makurtu eta bizkarra zuzen mantentzen ahalegindu.
Besaulkian etzanda bazaude saiatu bizkarrezurra zuzen mantentzen. Horretarako kuxin bat jar ezazu belaunen azpian.
Takoiak altuak erabili ezkero arazoak izan ditzakegu gerrialdean.
Pisu bat alde batetik bestera garraiatzerakoan ez ezazu gerria jiratu. Hobe duzu oin baten gainean biratzea.
Mahai batean lan egin edo ikasteko, bai eta ordenadore baten aurrean esertzeko, saiatu bizkar guztia aulkian ezartzen. Saiatu hankak ez gurutzatzen.
Abdominalak egiterakoan belaunak tolesten ez baditugu, gerri aldean oinazea sentitu dezakegu.
Saiatu zuzen ibiltzen, bizkarrezurra tolestu gabe.
Lo egiterakoan jarrerarik egokiena goranzkoa da,
alboka ere lo egin dezakegu. Baina beherantz lo egitea ez da batere komenigarria.
BIZKARRA LASAITZEN
Eguneroko lanaren ondorioz gure bizkarrak asko sufritzen du. Oinaze edo bestelako arazoak nabaritzen baditugu fisioterapeuta batengana joatea izango da komenigarriena.
Dena den igeriketa praktikatzea edo igurtzi lasaigarri batzuk jasotzea onuragarria izan daiteke gure bizkarraren osasunarentzako.
Gure kabuz ere badugu lasaitze ariketaren bat egitea.
Lurrean etzan gorantz begira. Bizkarrean tenis pilota bat ezarri oinazea edo kargatuta duzun puntuan. Arnasa lasai hartu eta minutu batez edo erlaxatuta egon. Giharrak lasaitzen eta tentsioa gutxitzen joango zaizu.
GALDERA HAUEK ERANTZUN:
1.-Lasai, lasai irakurri eta idei nagusiak atera.
2.-Aukeratu postura onak.
3.-Lo egiteko zein da postura hoberena? Eta ikasten egoteko?
4.-Ze erlazioa dago artikulu honen eta klasean lantzen ari garenaren artean?